Prentsa oharra

Martxoaren 12an, Art After Dark

Hip Hopa Guggenheim Bilbao Museoan Jotamayúscula-ren eta Almah Mater DJs-en eskutik, martxoaren 12an Art After Dark-en saio berri batean

Jake Fairley kanadarrak, Erresuma Batuko Border Community diskoetxearen artista gailenetako batek, musika elektronikoarekin saioari amaiera emango dio

Datorren martxoaren 12an, Guggenheim Bilbao Museoak Art After Dark gaueko egitarau arrakastatsuaren beste saio bat eskainiko du. Bilboko Fever klubarekin lankidetzan diseinatutako programa honetan artea eta estatuko nahiz nazioarteko DJen saioak uztartzen dira.

Oraingo honetan bertaratzen direnek Robert Rauschenberg: Gluts eta Guggenheim Bilbao Bildumaren aukeraketak erakusketez gozatu ahal izango dute honako hauen musika entzuten duten bitartean: Bilboko Almah Mater DJs, Radio 3-en esatari Jotamayúscula eta Jake Fairley kanadarra, Erresuma Batuko Border Community diskoetxe ospetsuko DJ.

22:00: hip hopa
ALMAH MATER DJs (Fever, Bilbo)
Bilboko Almah Mater DJs taldeak kaleko errima gordinak erabiltzen ditu mezuak igortzeko. Euren soinua Club-aren eta Old Skool Beats-en artean kokatzen da, eta scratching teknika bikain menderatzen dute.

23:00: hip hopa
JOTAMAYÚSCULA (Zona Bruta - El Rimadero Radio 3)
Jatorri ginearreko artista hau estatuko hip hop-aren adierazle nagusienetako bat da bai DJ gisa, bai El Club de los Poetas Violentos bere taldearen ekoizle gisa egiten duen lanagatik. Bere estudiotik pasa dira estilo horretako artista garrantzitsuak, hala nola, Violadores del Verso, La Mala Rodríguez eta SFDK. 1998. urteaz geroztik Radio 3-ko El Rimadero programa zuzentzen du.

0:00: musika elektronikoa
FAIRMONT (Traum, Border Community, Kanada)
Kanadako Jake Fairleyren musika ondorengo estiloen artean mugitzen da: ambient techno erromantiko eta leuna, minimal dub-a eta no-wave zaratatsua. Oraintsu James Holden-en Border Community diskoetxearekin hasi da lanean. Bertan lantzen duen soinuak pop-aren eragina du eta techno-a doinu hipnotikoez bustiz lortzen du. Nahasketa horren emaitza oso erakargarria da.

Sarrerak (18 urtetik gorakoentzat): 12 Publiko orokorra eta 8 Museoaren Lagunak. Ikusle kopuru mugatua. Dagoeneko salgai leihatiletan eta www.guggenheim-bibao.es webgunean. (Nahitaezkoa izango da Museotik igarotzea sarrera gau horretan Fever klubera sartzeko beste bategatik trukatzeko).

Bilbon, 2010eko martxoaren 1ean

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.