Prentsa oharra

Marc Romboy, Tronik Youth eta Josu Aramburu izango dira 2017ko maiatzako Art After Dark saioaren protagonistak

Maiatzaren 12an, ostiralarekin, Guggenheim Bilbao Museoko Atrioak Art After Dark saio bat hartuko du beste behin. Marc Romboy abangoardiako minimal estiloa, tekno eta house nahasketez gozatzeko aukera izango dugu. Honekin batera, Youth Indi DAnce estiloko artista onenetakoa Tronik Youth eta Josu Aramburu DJ-aren elektronika bizia.

Marc Romboy DJ eta ekoizle alemaniarra Systematic diskoetxearen arduradun nagusia da 2004tik, eta dagoeneko 100 disko baino gehiago argitaratu ditu. Diskoetxe horrekin aritzen dira, besteak beste, Blake Baxter, Booka Shade, Robert Babicz eta Stephan Bodzinya. 10 Years of Systematic bilduman gehien gustatzen zaizkion artisten abestiak bildu zituen, besteak beste Audiojack, Jimpster eta Dusty Kid-enak. Lan hori izan zen bere ibilbideko unerik gorena: : Beatport-en bost disko onenen zerrendan sartu zen eta, asteak joan, asteak etorri, hogei onenen zerrendan mantendu zen.

Lehenago, 23:00etan, diskoetxeko DJ, ekoizkle eta zuzendari ospetusa den Neil Parnell edo Tronik Youthen txanda izango da. Azken hamarkadan 25 single eta 100 birnahasketa baino gehiago argitaratu ditu, bere izena daraman giro-musikako disko arrakastatsu batez gain. Debuta Youth Is Wasted On The Young diskoarekin egin zuen 2015eko uztailean eta kritika oso onak izan zituen; disko horretan Gabe Gurnsey (Factory Floor) izan zen bateria-jotzaile.

Gauari hasiera emango dio Josu Aramburuk. DJ gazte honek gure inguruko sustatzaileen begirunea izatea lortu du, eta horien bitartez,, artista garrantzitsu askorekin jarduteko aukera izan du: M.A.N.D.Y, Matador, Laura Jones, Marc Romboy, Marc Houle, Digitaria, Barem eta Agents Of Time, besteak beste. 2013an, Bergarako beste gazte batzuekin batera, The Addams Party proiektua sortu zuen. Gaur egun Bilboko Fever dantzatokian Blue Waves festa antolatzen du, bi hilez behin.

Sarrera (18 urtetik gorakoak): 13 € publiko orokorra eta 9 € Museoaren Lagunak. Ikusle kopuru mugatua. Salgai txarteldegian eta www.guggenheim-bilbao.eus webgunean

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.