Prentsa oharra

Manolo Escobar, Ismael Urzaiz eta Bildumagintza

Manolo Escobarrek eta Ismael Urzaizek bildumatzaile gisa duten esperientziaren berri emango dute Guggenheim Bilbao Museoan

Bildumagintzaren inguruko doako hizketaldia izango da maiatzaren 20an, 19:00etan, Museoko Liburutegian

Datorren asteazkenean, maiatzaren 20an, Manolo Escobar artista eta Ismael Urzaiz fubtol jokalari ohia izango dira Bildumagintzaren inguruko hizketaldi batean —doakoa eta publiko orokorrari irekia—. Bertan arte garaikideko bildumatzaile gisa duten esperientzia pertsonalaz hitz egingo dute. “Nola has nezake nire arte-bilduma? Nork lagun nazake?” hizketaldia Guggenheim Bilbao Museoaren Liburutegian izango da, arratsaldeko zazpietan.

Manolo Escobar artista gisa ezagunagoa den arren, bilduma garrantzitsu bat du; izan ere, bildumagintza pribatuaren aitzindaritako bat da Espainian eta arte garaikidearen zale amorratua da. Athletic taldeko Ismael Urzaiz jokalari ohia, berriz, orain gutxi hasi zen bildumagintzan, baina aitortu duenez betidanik izan du “biltzeko grina”.

Ekimen honen garapenean 2007an Bilbao Contemporáneo taldean bildu ziren Bilboko honako galeria hauek esku hartu dute: Aritza, Carreras Múgica, Ederti, Espacio Marzana, Juan Manuel Lumbreras, Vanguardia, Windsor Kulturgintza eta Xanon. Talde horrekin lankidetzan ari dela, Museoaren Lagunei arte garaikidea hurbiltzea eta bildumagintza sustatzea helburu du Guggenheim Bilbao Museoak. Asteazkenekoa 2009rako antolatu den azkeneko saioa izango da. Aurten honako gai hauek jorratu ditugu, besteak beste: “Zer da artelan bat?”, “Zer da arte garaikidea?”, “Zer arrazoi dago arte garaikidea biltzeko?” eta “Beharrezkoa al da aurrekontu handi bat?”; gainera honako gonbidatu hauek izan ditugu: Kosme de Barañano, Arte Historiaren katedraduna, Berta Sichel, Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía museoaren Ikus- entzunezkoen zuzendaria, Petra Pérez, Vanguardia galeriakoa, Ignacio Múgica, Carreras Múgica galeriakoa, eta Petra Joos, Guggenheim Bilbao Museoaren Museo-jarduerak arloaren
zuzendaria.

Noiz: 19:00etan (45 minutu inguruko iraupena)
Non: Guggenheim Bilbao Museoko Liburutegian
Doako jarduera.
Esku-hartze mugatua. Nahitaezkoa da erreserba egitea 944 35 90 12 telefonoan astelehenetik
ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.

Bilbon, 2009ko maiatzaren 18an

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.