Prentsa oharra

Maiatzeko kontzertuak

Guggenheim Bilbao Museoak maiatzean arteaz eta musika klasikoaz gozatzera gonbidatzen ditu bisitariak

Hamargarren Urteurrena dela eta, Guggenheim Bilbao Museoak maiatzeko ostiral guztietan datozen bisitariei Anselm Kiefer eta Palazuelo. Lan Prozesua erakusketak ikusteko aukera ematen die, Bilboko Koral Elkarteko Kontserbatorioko ikasleek musika emanaldi bat eskaintzen duten bitartean.

Maiatzaren 4, 11, 18 eta 25ean, ostiralak, Guggenheim Bilbao Museoko Atrioa eszenatoki bihurtuko da arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Kontzertu hauek guztiz doan izango dira eta bisitariei Ravel, Telemann, Chopin, Mozart edo Beethoven musikagileen lan unibertsalak eskainiko zaizkie.

Bilboko Koral Elkartea duela 120 urte baino gehiago dabil musikaren alde lanean, eta helburu horrekin sortu zen 1973. urtean zentro bat haur eta gazteak musikaren munduan era bizi eta parte hartzailean barneratzeko.

Artea eta musika bateratzeko aukera bakarra, Museoko Bilbuma Iraunkorra eta aldi baterako erakusketak bisitatuz.

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.