Prentsa oharra

Maiatzak 15 Art After Dark

Guggenheim Bilbao Museoak Museoen gaua ospatuko du Art After Dark saioarekin

Holger Zilske DJ alemaniarrak eta Undo eta Guille Milkyway (La casa azul) espainiarrek artez, musika elektronikoz, teknoz, diskoz eta popez beteriko gau-emanaldia zuzenduko dute

Datorren ostiralean, maiatzaren 15ean, Guggenheim Bilbao Museoak Museoen gaua ospatuko du. Horretarako Art After Dark ekitaldiaren saio bat antolatu da, urteko azken-aurrekoa. Hala, Bilboko Fever klubarekin lankidetzan antolatzen den eta gauez garatzen den programa bereziak jarraituko du: erakusketak ikusi bitartean nazioko eta nazioarteko DJ onenen saioez goza daiteke.

Maiatzeko saio honetan, bisitariek ©MURAKAMI (maiatzaren 31 arte ikusgai) eta Cai Guo-Qiang: Sinetsi nahi dut aldi baterako erakusketaz gozatzeko aukera izango dute, hain zuzen, bisitarien kopuruei dagokienez, arrakasta handia izan duten 2009ko programazio artistikoko erakusketak. Hala, musika elektronikoarekin, teknoarekin, diskoarekin eta poparekin uztartuko dira Takashi Murakami japoniarraren manga eta pop estiloak eta Cai Guo-Qiang Txinako artistaren lan berritzailea.

Gerturatzen direnei Fever klubera doan sartzeko (0:00etik aurrera) txartel bat emango zaie Museorako sarreraren truke.

HOLGER ZILSKE AKA “SMASH TV”
Alemaniako produktore arituenetako dugu hau. Izan ere, BPitch Control diskoetxearen lehenengotariko artista eta gerora erreferentzia ezagunenetako bat da, hau da, Europan karisma handiena duen eta Ellen Allien DJ alemaniarrak sortu zuen Berlingo diskoetxearena. Izen handiko produktore honen DJ aldea ezagutzeko aukera dugu orain, alderdi minimalistagoa eta pertsonalagoa, mundu osoko entzuleak txunditu dituena.

UNDO
Gabriel Berlanga 1990eko hamarkadaren erdi aldera musika elektronikoaren eta dantzaren mundu berria aurkitu zuen. Liluratu zuen giro horrek eta DJ hasi zen; laster, hasi berria zela, egin zen ezagun. 2006an haren lehenengo diskoa kaleratu zuen: Despacio&quot. Dotoretasunez nahastu zituen teknoa eta indie popa horretan.

GUILLE MILKYWAY (LA CASA AZUL)
Guille Milkywayren saioek jai giroa sortzen dute beti. Musikagile, produktore eta DJ hau Japoniako poparen, 1970eko hamarkadako disko musikaren eta 1960ko hamarkadako emakume-musikari taldeen zale amorratua da.

Sarrerak: 12 €€ Publiko Orokorra eta 8 €€ Museoaren Lagunak (18 urte gorakoentzat)
Dagoeneko salgai leihatilatan eta www.guggenheim-bibao.es webgunean.
(Nahitaezkoa izango da Museotik igarotzea gau horretan Fever klubera sartzeko txartela eskuratzeko).

Bilbon, 2009ko maiatzaren 14an

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.