CRISTINA IGLESIAS ERAKUSKETA DELA ETA, GUGGENHEIM BILBAO MUSEOAK MAHAI INGURU BAT ANTOLATU DU
Guggenheim Bilbao Museoak asteartean, otsailaren 9an eta pinakotekaren entzungelan, Cristina Iglesiasen erakusketari amaiera emateko egingo den mahai ingurua antolatu du. Bartomeu Marí, Rotterdam-go Witte de With Gaur Egungo Artearen Zentroko zuzendaria, Michael Tarantino, Oxford-eko Arte Modernoko Museoko erakusketen arduraduna eta Iñaki Abalos arkitektua izango dira hizlariak eta moderatzailea Cristina Portell izango da, Guggenheim Bilbao Museoaren Ardura Arloko koordinatzailea. Eztabaida artea eta arkitekturaren arteko erlazioari buruzkoa izango da.
Bartomeu Marík landuko duen gaia tektonikoa eta ilusorioa izango da, Cristina Iglesiasen lanetan behin eta berriz errepikatzen diren ezaugarriak baitira. Michael Tarantino esparru zinematografikoa, arkitektonikoa eta eskultorikoaren arteko erlazioei buruz mintzatuko da. Cristina Iglesiasen obra hartuko du abiaburutzat esparru eskultorikoari dagokionean. Iñaki Abalosek, bestalde, bere lanetan artista batzuekin lankidetzan (Luis Gordillo, Cristina Iglesias, Gerhard Tichter,…) erreferentzia plastikoak erabiltzen dituen arkitektuaren ikuspegia ekarriko digu.
Ekintza hau Museoko Hezkuntza Arloak antolatu du eta arratsaldeko 19:00etan hasiko da. Museoko Lagunen sarrera-leihatilan eskuragai daude sarreren prezioa 250 pezetakoa da erkidego horretako kideentzat eta 500 pezetakoa gainerako jendearentzat.
Bilbon, 1999ko otsailaren 4an