Arkitektura eta garaien desordena
Datorren asteartean, urtarrilaren 29an, Guggenheim Bilbao Museoan hitzaldi bat emango da Arkitektura eta garaien desordena titulopean. Frank Gehry, arkitektoa-ren erakusketa dela-eta antolatu den zikloaren barruan sartzen den hitzaldi hau, Arquitectura Viva aldizkariko zuzendaria den Luis Fernández Galiano-k emango du.
Madrilgo Arkitektura Eskolako Proiektuen arkitektu eta katedratikoa den Luis Fernández-Galiano, Arquitectura Viva eta AV Monografías aldizkariak zuzentzeaz gain, El País egunkariko arkitektura sailako zuzendaria da ere. Doktereen Akademi Errealaren zenbaki kidea izanda, Fernández-Galiano Rice-ko Unibertsitatean Cullinan Irakaslea eta Los Angeleseko Getty Eraikineko bisitari-ikertzailea izandakoa da. Mies van der Rohe sari europarrean aditua eta epaile izateaz gainera nazioarteko eta nazio barruko sari banaketa eta lehiaketa desberdinetan parte hartu izan du. Berak idatzitako liburuen artean La quimera moderna eta El fuego y la memoria nabarmentzen dira.
Hitzaldia 19:30ean hasiko da Guggenheim Bilbao Museoaren Entzungelan. Sarrerak dohainik eskaintzen dira Museoaren Lagunen leihatilan.