Prentsa oharra

Kraftwerk taldearen zortzi kontzertu hartuko ditu Guggenheim Bilbao Museoak

2016ko urriaren 7tik 14ra bitartean, Kraftwerk taldeak The Catalogue – 1 2 3 4 5 6 7 8 aurkeztuko du Museoko Atrioan; emanaldi horiek kronologikoki eta hiru dimentsiotan birpasatzen dute Alemaniako talde handiaren ibilbide osoa

Sarrerak salgai izango dira otsailaren 9an

Guggenheim Bilbao Museoak musika elektronikoaren aitzindari Kraftwerk talde alemaniarraren zortzi kontzertu hartuko ditu 2016ko urriaren 7tik 14ra bitartean; horrela emango zaie hasiera Museoaren 20. urteurrenaren ospakizunei. Elkarren segidako zortzi gauetan The Catalogue – 1 2 3 4 5 6 7 8 aurkeztuko du taldeak Museoko Atrioan. Emanaldi horiek taldearen soinua eta ikusizko esperimentazioak aztertuko dituzte, ordena kronologikoan, eta taldearen zortzi maisulan klasikoak laguntzeko hiru dimentsioko ikusizko efektuak baliatuko dituzte.

Autobahn (1974) – urriak 7
Radio
-Activity (1975) –urriak 8
Trans
Europe Express (1977) – urriak 9
The
Man-Machine (1978) –urriak 10
Computer
World (1981) – urriak 11
Techno
Pop (1986) – urriak 12
The
Mix (1991) – urriak 13
Tour
de France (2003) – urriak 14

Espainian Kraftwerk 3-D – The Catalogue 1 2 3 4 5 6 7 8 Doctor Music-ek eta Get In-ek ekoitzi dute, Guggenheim Bilbao Museoarekin lankidetzan.

Deskargatu PDFa

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.