2016ko urriaren 7tik 14ra bitartean, Kraftwerk taldeak The Catalogue – 1 2 3 4 5 6 7 8 aurkeztuko du Museoko Atrioan; emanaldi horiek kronologikoki eta hiru dimentsiotan birpasatzen dute Alemaniako talde handiaren ibilbide osoa
Sarrerak salgai izango dira otsailaren 9an
Guggenheim Bilbao Museoak musika elektronikoaren aitzindari Kraftwerk talde alemaniarraren zortzi kontzertu hartuko ditu 2016ko urriaren 7tik 14ra bitartean; horrela emango zaie hasiera Museoaren 20. urteurrenaren ospakizunei. Elkarren segidako zortzi gauetan The Catalogue – 1 2 3 4 5 6 7 8 aurkeztuko du taldeak Museoko Atrioan. Emanaldi horiek taldearen soinua eta ikusizko esperimentazioak aztertuko dituzte, ordena kronologikoan, eta taldearen zortzi maisulan klasikoak laguntzeko hiru dimentsioko ikusizko efektuak baliatuko dituzte.
Autobahn (1974) – urriak 7
Radio-Activity (1975) –urriak 8
Trans Europe Express (1977) – urriak 9
The Man-Machine (1978) –urriak 10
Computer World (1981) – urriak 11
Techno Pop (1986) – urriak 12
The Mix (1991) – urriak 13
Tour de France (2003) – urriak 14
Espainian Kraftwerk 3-D – The Catalogue 1 2 3 4 5 6 7 8 Doctor Music-ek eta Get In-ek ekoitzi dute, Guggenheim Bilbao Museoarekin lankidetzan.