KONTZERTU-ZIKLOA GUGGENHEIM BILBAO MUSEOAN
Solista gazteak 2001 hurrengo urriaren 9an, asteartea, hasiko den eta hilabete bat iraungo duen kontzertu-zikloaren izena da. Programazio hau Guggenheim Bilbao Museoak antolatu du Fundación Isaac Albéniz-ekin lankidetzan.
Solista gazteak 2001 kontzertu-ziklo honetara datozenek J.S. Bach, W.A. Mozart, J. Haydn, M. Ravel, L. van Beethoven edo F. Liszt bezalako konpositoreen musika entzun ahal izango dute Escuela Superior de Música Reina Sofía-ko ikasleek interpretatuta. Kontzertu-programa honek gizartearen eboluzioak eta XIX. mendetik gaur egunera arteko sorkuntza artistikoak duten harremana islatu nahi du eta urriaren 2an Guggenheim Bildumetako aukerako lanak izenarekin inauguratu ziren Bilduma Iraunkorreko aurkezpen berrien testuinguruan aurkezten da.
Ziklo honetako kontzertuak urriaren 9, 16, 23 eta 31n izango dira 19:30ean Museoaren Entzungelan. Sarrerak Museoaren Lagunen leihatilan eskura daitezke.
Informazio gehiago 94 435 90 80 telefonoan