Prentsa oharra

Juan Crisóstomo de Arriaga musika kontserbatorioko tronpeta taldeak joko du Guggenheim Bilbao Museoko Atrioan

Kontzertu hau XX. Urteurreneko ospakizunen barruan dago

Abenduaren 10ean, larunbatarekin, Hark¡¡¡ The Herald Trumpets Sing kontzertua emango du Juan Crisóstomo de Arriaga musika kontserbatorioko tronpeta taldeak Guggenheim Bilbao Museoan. Musika klasikoa ekarriko dute Museora, Jesús Guridi, Aita Donostia, Gustav Holst, Felix Mendelssohn, George Friedrich Haendel eta beste musikagile batzuen Gabon kanten eskutik.

Juan Crisóstomo de Arriaga musika kontserbatorioak TopARTE proiektuan hartu du parte. Horren bidez Museoak EAEko kultur eta arte elkarteekin lankidetzak garatzen ditu, inguruko eragile horiekin harremanak estutzeko haren XX. Urteurrenean.

Agenda

Data: abenduaren 10a

Lekua eta ordua: Atrioa, 18:30.

Sarrerak: doakoak, egun horretako sarrera erosiz gero
Bilbon, 2016ko abenduaren 7an

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.