Prentsa oharra

Juan Bosco Díaz-Urmeneta arte-kritikari eta erakusketen komisarioak Gaur egungo arterantz haren sortzaileen bitartez ikastaroa emango du, Guggenheim Bilbao Museoak antolatuta

Ikastaro honen helburua da zinemaren bitartez sormen garaikideko artista erabakigarrien gainean begirada zabaltzea; izan ere, filmetan sarri irudikatzen da egile horien biografia, edo haien obren gainean gogoeta egiten da 

Guggenheim Bilbao Museoak Gaur egungo arterantz haren sortzaileen bitartez ikastaroa eskainiko du aurtengo urritik 2019ko maiatza bitartean. Bederatzi saio izango dira, eta horietan, parte-hartzaileek aukera izango dute arte moderno eta garaikidean funtsezkoak diren bederatzi artisten obrek artearen ideia nola eraldatu duten ezagutzeko: Joseph Mallord William Turner, Vincent van Gogh, Henri de Toulouse-Lautrec, Gustav Klimt, Pablo Picasso, Edward Hopper, Jackson Pollock, Louise Bourgeois eta David Hockney.

Saioak film-ataletan oinarrituko dira: horien bitartez, hautatutako artisten obrak eta haien garaiko arte, kultura, jendarte eta testuinguruaren ingurukoak argiago ikusiko ditugu. Gainera, bi sorkuntza mota ipiniko ditugu aurrez aurre: irudi finkoa eta mugimendudun irudia, eta eskuz egindakoa eta baliabide teknologikoen bidez gauzatua.

Ikastaro hau Artearen hastapenak programaren bigarren edizioa da, eta hiru gidaridun bisitaldirekin osatuko da, Guggenheim Bilbao Museoko arte arduradunen eskutik.

Juan Bosco Díaz-Urmeneta Estetika eta Artearen Teoriako irakasle titularra izan da Sevillako Unibertsitatean 23 urtean. Arte-kritikaria da, Babelia eta Diario de Sevilla argitalpenetako kolaboratzailea, erakusketa-komisarioa, eta auzi estetikoen inguruko hainbat saiakeren egilea.

PROGRAMA

Datak: 2018ko urria–2019ko maiatza

Lekua: Guggenheim Bilbao Museoa

Argibideak: klikatu hemen

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.