Gaurko arratsaldeko 16:00etan, Jenny Holzer artistak Guggenheim Bilbao Museoari haren XX. Urteurrenagatik eman dizkion hiru lanak aurkeztuko ditu erakundeak. Jenny Holzer AEBko artista kontzeptualik garrantzitsuenetako bat da, eta hitza darabil arte-adierazpenerako bitarteko gisa.
Lan hauek Guggenheim Bilbao Museoaren Bilduma osatu eta aberastuko dute: gaur egun 75 artistaren 134 lan ditu.
Bertan izango dira:
Jenny Holzer, artista
Juan Ignacio Vidarte, Guggenheim Bilbao Museoaren Zuzendari Nagusia
Eguna eta ordua: urriaren 16an, 16;00etan
Lekua: Eraikin urdina