Prentsa oharra

J.C.de Arriaga Kontserbatoriak kontzertua eskainiko du Guggenheim Bilbao Museoren Atrioan

Kontzertua XX. Urteurreneko ospakizunen barruan dago

Larunbat honetan, martxoak 8, Guggenheim Bilbao Museoak J.C. de Arriaga Kontserbatorioaren orkesta sinfonikoa entzunaldia eskainiko du. Antonín Dvorák konpositorearen obra hauek joko dituzte:

-Inauteri obertura, Op. 92 (mold. C. Simpson)
-9. sinfonia, “Mundu Berria" (mi m.), Op. 95 (mold. M. Isaac)
-I. mug. – Adagio - Allegro
-9. eslaviar dantza, Op. 72/1 (mold. S. Rosenhaus)
-8. eslaviar dantza (sol m.), Op. 46 (mold. S. Rosenhaus)

J.C.de Arriaga kontserbatoria TopARTE lankidetza-proiektuaren parte da; horren bidez, Museoak EAEko kultur- eta arte-elkarteek antolatutako jarduerei ateak zabaltzen dizkie. Programaren helburua XX. Urteurrenean Guggenheim Bilbao Museoak  inguruko eragile horiekin harremanak estutzea da.

Bizkaiko Foru Aldundia eta BBK erakundeek lagundutako ekimena.

Lekua eta ordua: Atrioa, 18:30. Doako jarduera, Museorako sarrera erosiz gero

 

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.