Prentsa oharra

Irudia mugimenduan

IRUDIA MUGIMENDUAN MAHAI INGURUA GUGGENHEIM BILBAO MUSEOAN

Irudiak Mugimenduan. Guggenheim Museoetako Bildumako gaur egungo argazkiak eta bideoak Bilduma Iraunkorraren aurkezpena dela eta, mahai ingurua antolatu du Museoak, mugimenduan dagoen irudiaren kontzeptua diziplina anitzeko ikuspuntuan oinarrituz aztertzeko.

Martxoaren 17an, asteazkena, Museoko Entzungelan egingo den mahai inguruan hainbat pertsona ospetsuk mugimenduan dagoen irudiari eta euren sortze- eta ikertze-prozesuan teknologia erabiltzeari buruz duten ikuspuntu berezia eskainiko dute. Honela, Iñigo Manglano-Ovalle artista bisualak, Jorge Wagensberg fisikariak, Daniel Giralt-Miracle arte-kritikari eta historialariak eta Petra Joos, Guggenheim Bilbao Museoko Museo-jardueren Zuzendariak mugimenduan dagoen irudiari buruz duten ikuspegiaren inguruan arituko dira.

Hilabeteak dira Zaha Hadid arkitektoak eta Peter Greenaway zinema zuzendariak mahai inguruan parte hartzeko konpromezua hartu zutela baina azken orduko eragozpenak direla eta, bertan behera utzi behar izan dute.

Mahai ingurua Guggenheim Bilbao Museoko Entzungelan izango da, martxoaren 17an, 19:30etan.

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.