Prentsa oharra

IAMFA-ren 15. urteroko biltzarrari harrera egingo dio

GUGGENHEIM BILBAO MUSEOAK IAMFA-REN 15. URTEROKO BILTZARRARI HARRERA EGINGO DIO

Museoetako mantenimendu eta instalazioen Nazioarteko Elkarteak (IAMFA) Bilbaon egingo du 15. Urteroko Biltzarra, Guggenheim Bilbao Museoaren gonbidapenez. Topaketak 2005eko irailaren 25-28 bitartean izango dira, eta Guggenheim Bilbao Museoak IAMFArekin lankidetzan antolatu ditu.

Datozen egunetan, 15. Urteroko Biltzarrean nazio mailako eta nazioarteko museo entzutetsuetako instalazio eta mantenimenduko arduradunak bilduko dira; besteak beste, Kanadako National Gallery, Washingtoneko Institute Smithsonian, IVAM, MACBA, British Museum, Londreseko  National Gallery, Chicagoko Art Institute, Los Angeleseko Museo Getty, Washingtoneko National Gallery eta Guggenheim Bilbao Museoa bera.

IAMFA-ren 15. Urteroko Biltzarra 1989tik egiten da, eta 150 kide baino gehiago ditu. Horietatik, %80 museo amerikarretakoak dira. Topaketa hauen xedea, museoetako mantenimendu eta instalazioen arduradunen arteko komunikazioa sustatzea da, horrela bakoitzaren praktika eta esperientziarik onenak partekatzeko aukera eskainiz.

Guggenheim Bilbao Museoa, 1997an inauguratu zenetik arduratsu agertu da gai hauekiko, eta eta hobekuntza-jarduerak egin ditu arkitektura-hesiak kentzeko edo Museoak ingurugiroan duen inpaktu potentziala murrizteko. Ahalegin horren ondorioz, Museoak UNE 170001-2 ziurtagiria jaso du, erabilerraztasun orokorraren kudeaketa-sistema, eta baita ISO 14001 ziurtagiria ere, ingurumenaren kudeaketan.

IAMFA-ren 15. Urteroko Biltzarraren aurkezpena astelehenean izango da, irailaren 26an, goizeko 09:30etan Guggenheim Bilbao Museoaren Entzungelan. Bertan, Belén Greaves-ek, Bizkaiko Foru Aldundiko kulturako diputatuak, Juan Ignacio Vidartek, Guggenheim Bilbao Museoaren zuzendariak eta Guy Larocque-ek, IAMFAko lehendakariak hartuko dute parte.

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.