Prentsa oharra

Hitzaldia: sormena eta teknologia Frank Lloyd Wright-en lanean

PRENTSA-OHARRA

SORMENA ETA TEKNOLOGIA FRANK LLOYD WRIGHT-EN
LANEAN HITZALDIA GUGGENHEIM BILBAO MUSEOAN

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Bizkaiko Ordezkaritzaren presidente
Javier Salazar-ek XX. mendeko arkitekturaren maisu horren inguruan jardungo du

Frank Lloyd Wright-i eskainitako erakusketa dela eta, datorren otsailaren 10ean, Euskal Herriko
Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Bizkaiko Ordezkaritzaren presidente Javier Salazarrek hitzaldi bat
emango du arkitekto estatubatuarraren sortzeko gaitasunaren inguruan.

Sormena eta teknologia Frank Lloyd Wright-en lanean izenburupean naturaren eta teknologiaren
arteko gatazka aztertuko da, egun boladan den gaia. Horretarako Wright-en lanean eta
pentsamoldean nagusi ziren garaiak eta ideiak azalduko dira.

Javier Salazarrek Frank Lloyd Wright-en sortze-prozesua aztertuko du Guggenheim Bilbao
Museoan. Arkitektoaren lana ez zen bat-batekotasunaren edo halabeharraren ondorio; aitzitik
bizitzeko espazioak sakonki eta arreta handiz, baita modu berritzailean ere, ikertzen zituen. Euskal
Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Bizkaiko Ordezkaritzaren presidente Javier Salazar
irakaslea da EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoan eta hainbat eraikitze-proiektu eta lan handi
aurrera eraman ditu, hala nola, San Mamesko futbol zelaia eta Bilboko Merkataritza Ganberaren
eraikina.

Frank Lloyd Wright erakusketa ikusgai izango da otsailaren 14 arte Guggenheim Bilbao Museoan.
Europan XX. mendeko arkitekturaren maisu horri inoiz eskaini zaion erakusketarik zabalena da eta
bertan haren proiekturik irudikorrenak azaltzen dira jatorrizko 200 marrazki ingururen, maketaren eta
animazio digitalen bidez.

Informazio gehiagorako: www.guggenheim-bilbao.eus

Lekua: Museoko Entzungela
Eguna: 2010eko otsailaren 10a, asteazkena
Ordua: 19:00

Doako sarrerak Museoko leihatiletan har daitezke.

Bilbon, 2010eko otsailaren 9an

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.