RINEKE DIJKSTRA ARTISTA, GUGGENHEIM BILBAO MUSEOAN
-HITZALDIA-
Bihar asteartean, maiatzaren 4an, Guggenheim Bilbao Museoak hitzaldi bat eskainiko du Rineke Dijkstraren eskutik, kritikari adituek gehien estimatzen duten gaur egungo artistetako bat.
Herbeheretako argazkilari entzutetsu honen lanak Irudiak mugimenduan: Guggenheim Museoetako Bildumako gaur egungo argazkiak eta bideoak erakusketan daude ikusgai. Artista bere lanari buruz arituko da eta bere sormen-prozesua azalduko die entzuleei.
Rineke Dijkstrak bilakatze-prozesuan dauden gizakiak irudikatzen ditu. Irudi-segidak sortzen ditu erditu berri dauden amak, diskotekako gaztetxoak, AEBko eta Ekialdeko Europako hondartzetan aurkitutako nerabeak nahiz Israelgo soldadu gazteak erakutsiz. Bere kamerarekin bere aurrean dauden pertsonek egindako keinu txikienak atzematen saiatzen da, haien benetako pertsonalitatea irudikatu nahian.
Rineke Dijkstraren hitzaldia asteartean, maiatzaren 4an, izango da 19:30etan Guggenheim Bilbao Museoko Entzungelan. Sarrerak doan eskura daitezke Museoaren Lagunen sarrera-leihatilan. Nahi duenak gaztelaniazko aldi bereko itzulpena entzun ahal izango du.
Bilbo, 2004ko maiatzaren 3a