Prentsa oharra

Hitzaldia: Michael Leja

ESPRESIONISMO ABSTRAKTUAREN GORABEHERAK GUGGENHEIM BILBAO MUSEOAN

HITZALDIA

Bihar, mundu mailan espresionismo abstraktuan dagoen aditu nagusienetakoak, Michael Leja-k, Guggenheim Bilbao Museoa bisitatuko du.

Michael Leja Arte Amerikarraren irakasle da Delawareko Unibertsitatean, Newarken, eta Espresionismo abstraktuaren gorabeherak hitzaldian, besteren artean, Jackson Pollock, Mark Rothko eta Barnett Newman, bezalako eragin handiko artistei buruz hitz egingo du.

Michel Lejak xx. mende erdialdeko arte amerikarra dagokion testuinguru kulturalean kokatzen du, aldi berean espresionismo abstraktuaren artisten analogia eta desberdintasunak lotuz.

Espresionismo abstraktuaren gorabeherak hitzaldia Guggenheim Bilbao Museoak Antonio Saura: memoria eta oroipena eta Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna erakusketak direla eta antolatu duen hitzaldi--zikloaren barne kokatzen da.

Michael Leja-ren hitzaldia bihar, asteartean, 19:30etan hasiko da Guggenheim Bilbao Museoko Entzungelan eta dohainikako txartelak Museoaren Lagunen leihatilan eskura daitezke. Nahi duenak gaztelaniazko aldi bereko itzulpena entzun ahal izango du.

Bilbo, 2004ko otsailaren 2a

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.