Prentsa oharra

Hitzaldia: Ann Hoenigswald

METAMORFOSIA ETA AZTARNAK: PICASSOREN PINTURA EZKUTUAK GUGGENHEIM BILBAO

MUSEOANHITZALDIA

Ann Hoenigswald-ek bihar Guggeheim Bilbao Museoan Picasso Ezkutua aurkitzeko jarraitu duen ikerketa prozesua azalduko du.

Washington National Gallery-ko kontserbatzaile den Ann Hoenigswald-ek Picassoren Rue de Montmartre artelanaren azpian pintura bat zegoela ikusi zuen, baita artistaren urte bereko beste pintura baten antza izugarrizko zuela ere. Erradiografi teknikez baliatuz, Ann Hoenigswald-ek Rue de Montmartre artelanaren azpian garai hartako Parisko gaueko klub baten eszena bat zegoela egiaztatu zuen, Le Moulin de la galette koadroan erakutsitakoarenaren oso antzekoa zena.

Ikerketa interesgarri hauek eta Pablo Picassoren teknika pintorikoak izango dira Ann Hoenigswald-ek hitzaldian azalduko dituen gaiak. Hitzaldia bihar, asteartean, 19:30etan hasiko da Guggenheim Bilbao Museoko Entzungelan eta dohainikako txartelak Museoaren Lagunen leihatilan eskura daitezke. Nahi duenak gaztelaniazko aldi bereko itzulpena entzun ahal izango du.

Bilbo, 2004ko urriaren 25a

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.