Prentsa oharra

Hirieszena - Guggenheim Belaunaldia tailerrak

Yuri Sam antzezlanaren sortze-prozesua Guggenheim Bilbao Museoan, Hirieszena programaren barruan

Antzerkiola Imaginario Konpainiako kideekin egongo dan solasaldia, emanaldiaren ondoren izango da

Martxoaren 7an eta 15ean (gaztelaniaz eta euskaraz hurrenez hurren) Yuri Sam antzezlana eskainiko da Museoaren Entzungelan, euskal eszenatokietatik Antzerkiola Imaginarioak egin duen biran emanaldi ugari izan dituena eta kritikaren aldetik oso harrera ona jaso duena. Dantza, musika eta antzerkia elkartzen dituen ikuskizun honek sari ugari jaso ditu, besteak beste, V. Donostia Antzerki Saria eta “Tertulia Teatral Escena Siglo XXI” Saria, jarduera eszenikoak garatzeko modu berriak ikertzen egin duen lanagatik.

Yuri Sam antzezlana 19:30ean izango da. Emanaldiaren ondoren, bertaratu direnek solasaldi batean parte hartzeko aukera izango dute, eta lan-metodo berriak ikertzeko laborategi modura Ander Lupus aktoreak 1998an Bilbon sortutako antzerki talde honek garatzen duen sortze- prozesu berezia ezagutu ahal izango dute.

Bere xaman espirituak kosmosean zehar bidaiatzea uzten dio eta bizirik daudenak bisitatzea; eta, aieneen eta lurrari buruzko minerien artean, azaldutako sekretuen eta oroitzapenen artean, jainko eta espirituei otoitz egiten die hizkuntza zaharkitu batean.

2007an Guggenheim Bilbao Museoak bere Hamargarren Urteurrena ospatzeko hainbat kultur erakunderekin lankidetzan garatu duen Hirieszena programan sartzen diren ekintzetako bat da Guggenheim Belaunaldia ekimena. Kontzeptu honen pean Museoarekin lotura berezia duten bi belaunaldiri zuzendutako ekintza batzuk biltzen dira: laurogeiko hamarkadako urteen inguruan jaiotakoari, proiektuaren sorrera bizi izan zutenei eta proiektuaren aurretik hiria nolakoa zen oraindik gogoan dutenei alegia, eta 1997. urtearen inguruan jaiotakoari, Museoarekin batera hazi zirenei, alegia.

Bilboko Txotxongilo Arteetako Dokumentazio Zentroarekin lankidetzan. 8 eta 12 urte bitarteko haurrek antzerkiaren fantasiazko munduarekin harremanetan jartzeko aukera izango dute, antzerkiko sketch bat eratu eta ekoizteko proiektu batean parte hartuz. Joan den martxoaren 3an hasi ziren txotxongilo-tailer hauek, apirilaren 28an, maiatzaren 5ean eta ekainaren 16an izango dira, 11:00etatik 14:00etara, Guggenheim Museoaren Hezkuntza Gelan.

Bestalde, 18 urtetik gorako gazteak ordenagailuz lagundutako animazioaren munduan barneratu ahal izango dira, tailer bati ezker, honako egunetan burutuko dena: apirilaren 26an, maiatzaren 3an eta ekainaren 14an, 16:00etatik 19:00etara, Museoaren Ordenagailu Gelan. Tailer horietan Stop motion teknika ezagutzera emango zaie: plastilinazko irudien animazioa, grabazioa eta muntaia.

Gainera, bi larunbatetan, martxoaren 31an (euskeraz eta gaztelaniaz), Guggenheim Belaunaldiko gazteek, 18 urtetik gora, antzerki esperimentalean diharduen Bilboko Antzerkiola Imaginarioa taldeko kide Verónica Fernández eta Miren Gaztañaga antzezleek emango dituzten antzerki-
tailerretan parte hartu ahal izango dute, 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, Museoaren Entzungelan.

Guggenheim Belaunaldia proiektuan urtean zehar garatuko diren hainbat ekintza sartzen dira, helburua hauxe izanik: Museoarekin dituzten harremanetatik abiatuta, gazteak kultur ekimenetan inplikatzea, arte modernoaren aurrean sentsibilizatzea eta euren artean esperientziak, ideiak, baloreak eta emozioak trukatzea.

Informazio gehiago eta erreserbak: 944 35 90 90

Antzerkiola Imaginarioaren Yuri Sam antzezlanaren emanaldia eta sortze-prozesua:

Datak: martxoak 7 (gaztelaniaz) eta martxoak 15 (euskaraz)
Ordua: 19:30
Lekua: Guggenheim Bilbao Museoaren Entzungela
Prezioa: Museoaren Lagunak 3 €, publiko orokorra 6 €
€

Guggenheim Belaunaldia tailerak:

8 eta 12 urte bitarteko haurrak:

Txotxongilo-tailerrak:
Datak: apirilak 28, maiatzak 5 eta ekainak 16
Ordutegia: 11:00etatik 14:00etara
Lekua: Guggenheim Bilbao Museoaren Hezkuntza Gela
Prezioa: Museoaren Lagunak 2,5 €, publiko orokorra 5 €
€

18 eta 22 urte bitarteko gazteak:

Plastilinazko txotxongiloen animazio-tailerrak:
Datak: apirilak 26, maiatzak 3 eta ekainak 14
Ordutegia: 16:00etatik 19:00etara
Lekua: Guggenheim Bilbao Museoaren Ordenagailu Gela
Prezioa: Museoaren Lagunak 2,5 €, publiko orokorra 5 €
€

Antzerki-tailerrak:
Datak: martxoak 31 (euskaraz eta gaztelaniaz)
Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara
Lekua: Guggenheim Bilbao Museoaren Entzungela
Prezioa: Museoaren Lagunak 15 €, publiko orokorra 20 €
€

Bilbo, 2007ko martxoaren 6an

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.