Hezitzaileen zerbitzua emateko zuzeneko kontratazioez baliatuko da Guggenheim Bilbao Museoa
- Hiru hezitzaile kontratatuko ditu lanaldi osoan eta ez du orain arte Manpower enpresak emandako zerbitzua lehiaketara aterako.
- Hezkuntza programazioaren berrantolaketa egingo du Museoak 2016–2017 ikasturtean eta ekimenen kalitatea eta berrikuntza‑izaera eta jarduera didaktikoen erabilgarritasuna gordeko du.
Datorren ikasturtean, 2016–2017, Guggenheim Bilbao Museoak hezitzaileen eta orientatzaileen zerbitzua emateko 3 langile kontratatuko ditu lanaldi osoan; orain arte zerbitzu hori Manpower Group Solutions enpresak eman du.
Lizitazio publikoa ez aurkeztea erabaki du Museoak, hezkuntza‑jardueretan laguntza esleitzeko, irailaren 30ean egun Manpower enpresarekin indarrean dagoen kontratua amaitzen denean. Horren ordez hiru pertsona zuzenean kontratatuko ditu, eta, jakintza bereziak izatea beharrezkoa denean, beste profesionalen laguntza izango du.
Erabaki hau Eusko Jaurlaritzarekin, Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta Bilboko Udalarekin aztertu du Museoak eta gaur goizean jakinarazi zaie Manpower enpresari, haren langileen ordezkariei eta LAB sindikatuari Museoan egindako bilera batean.
Bilbo, 2016ko abuztuaren 29a