HAURRENTZAKO IKUSKIZUNA GUGGENHEIM BILBAO MUSEOAN
GROAU!
Datorren maiatzaren 21ean, igandea, Guggenheim Bilbao Museoak Groau! Haurrentzako ikuskizuna eskainiko du, Hika antzerki konpainiaren eskutik.
Groau! Yolanda Arrietak idatzi du, eta Javier Muguruzaren musika dauka. 3 urtetik aurrerako haurrei zuzenduta dago, eta papiroflexian oinarrituriko estetika orijinal eta desberdinarengatik bereizten da. Bilbao Bizkaia Kutxaren Fundazioak babesten duen obra hau, Museoak txikienentzat antolatzen dituen hezkuntza jardueren barnean sartzen da.
Groau! Museoaren Entzungelan eskainiko da, saio bitan: 12:30ean euskaraz eta 18:00etan gaztelaniaz. Bertaratzeko asmoa duten ikusleek, leihatilan jaso dezakete sarrera.
Informazio gehiagorako 94 435 90 80 telefono-zenbakira dei dezakezue.
Bilbon, 2006ko maiatzaren 19an