IXO Gruporekin lankidetzan, uztaileko eta abuztuko asteazken guztietan egiten da, 19:00etatik 21:00etara, Museoaren terrazan
Museoaren terraza agertoki duen Art & Music Km 0, zuzeneko jazz zikloaren baitan antolatu diren lehen hiru emanaldiek harrera bikaina izan dute, eta sarrera guztiak agortu dira hiruretan. Uztileko eta abuztuko asteazken iluntzeetako hitzorduan, kilometro 0 taldeen erritmoa eta nortasuna sorpresa atsegina izan dira giro lasaian egindako kontzertuetan, eta bertaratuek musikaz gozatzeko aukera izan dute lagunarte ederrean zerbait hartzen zuten bitartean.
Sarrerak aldez aurretik erreserba daitezke webguneko esteka honetan zein Museoko leihatilan. Bestela, Museoan bertan ere eros daitezke asteazkenero. Sarrerak konbinatu bat (edo bi kopa ardo, edo bi garagardo) hartzen ditu barne.
Art & Music Km 0 egitaraua
Uztailak 29, CARLA SEVILLA Quartet
Carla Sevilla: ahotsa
Marcos Salcines: pianoa
Tana Santana: kontrabaxua
Juanma Urriza: bateria
Abuztuak 5, IRATI BILBAO Quartet
Irati Bilbao: ahotsa
Mikel Nuñez: pianoa
Aritz Luzuriaga: kontrabaxua
Ander Alonso: bateria
Abuztuak 12, AINGERU TORRE Quartet
Aingeru Torre: saxofoia
Nerea Arrieta: pianoa
Jon Carranza: kontrabaxua
Bittor Meabe: bateria
Abuztuak 19, MATIAS KAPLUN Trio
Matias Kaplun: gitarra
Kike Mora: baxu elektrikoa
Carlos Sagi: bateria
Abuztuak 26, CARLOS VELASCO Trio
Carlos Velasco: gitarra
Israel Santamaria: pianoa
Gorka Iraundegi: bateria