Prentsa oharra

Guggenheim marrazten: New York, Venezia, Bilbo

Guggenheim Bilbao Museoak nazioarteko topaketa hartuko du datorren igandean, urriaren 28an. Topaketa honetan parte hartzen dutenek Museoan gehien gustatzen zaien zatia marraztu dezakete.

Guggenheim Museoa hartzen duten hiru hirietan batera ospatuko den topaketa honetan, adin guztietako jendeak parte har dezake, marrazketaren gainean ezagutzak izan ala ez. Parte hartzeko arkatzak eta orriak informazio-mahaian banatuko dira.

2017 urtean antolatu zuten lehenengoz topaketa hori Guggenheim hiru egoitzetako Hezkuntza arloek Museoaren XX. Urteurrenarekin bat eginez eta publikoaren harrera oso ona izan zen. Topaketa hau egiteko helburua arkitektura ezagutzeko esperientzia berri bat eskaintzea da, marrazketa dela medio hain zuzen.

Lehenengo edizioaren arrakastak aurten errepikatzera bultzatu gaitu.

Sarrera: doako jarduera (sarrera orokorraren prezioaren barne).

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.