ASTE NAGUSIA GUGGENHEIM BILBAO MUSEOAN
Aurreko urtetan bezala arteak eta jazzak bat egiten dute Aste Nagusian Guggenheim Bilbao Museoan BBKk babestutako programazio bereziarekin.
Abuztuaren 19tik 22ra eta 23:00etatik goizeko 2:00etara, Guggenheim Bilbao Museoak ateak zabalduko ditu Guggenheim gauak egitaraua dela-eta. Honela, bisitari gautxorienek erakusketak ikusteko abagunea izango dute, Atrioan kopatxo bat hartu eta jazz musika entzuten duten bitartean.
Aurten, jazz talde entzutetsuek Guggenheim Bilbao Museoko Atrioa aparteko jazz-kluba bihurtuko dute. Datorren asteartean, abuztuaren 19an, Botxo Boogies taldeak hasiera emango dio Guggenheim gauak egitarauari. rythm & blues, swing eta blues rock estiloak biltzen dituen ekitaldia eskainiz.
Asteazkenean, 20an, Bartzelonatik datozen Victor de Diego Group-eko kideek hainbat musika korronte —besteak beste jazz, rock eta erritmo latinoak— biltzen dituen fusioan oinarritzen den musika originala joko dute.
Hurrengo egunean Jorge Pardok saxo-flautak eta Iñaki Salvador pianistak osatutako bikotearen txanda izango da. Bikote honek errepertorio eklektikoa eskainiko du; besteak beste, jazz “standar” deitutakoen bertsioak eta bakoitzaren lurraldeko musika herrikoiak erritmoa aldatuta.
Pedro Cortejosa jazz laukoteak Guggenheim Gauak egitarau honi amaiera emango dio ostiralean, abuztuaren 22an, bluesa eta gaur egungo jazza nahastuz. Cadizko talde honekin Guggenheim Bilbao Museoak BBKren babesari eta Eulen-en laguntzari esker antolatutako egitarau berezi hau amaitutzat joko du.
Argibideak eta erreserbak: 944 35 90 80