Prentsa oharra

Guggenheim Bildumen jatorriari buruzko hitzaldiak

Guggenheim Fundazioko aditu ezagunek Guggenheim Bildumen jatorria aztertuko dute Bilbon

Pribatutik publikora: Guggenheim Bildumak erakusketa dela-eta, Guggenheim Bilbao Museoak hitzaldi-ziklo bat antolatu du. Bertan Solomon R. Guggenheim Museum-en historia eta Guggenheim Bildumen sorrera aztertuko dira.

Guggenheim Museoen bi zuzendari eta arte arduradun bat izango dira hizlari azaroaren 23an hasiko den ziklo honetan. Egun horretan, Philip Rylands, Veneziako Peggy Guggenheim Collection-en zuzendaria museo historiko horren bildumari buruz arituko da.

Richard Amstrong, Solomon R. Guggenheim Foundation-en zuzendariak Guggenheim Bildumen historian sakonduko du abenduaren 22an, Guggenheim Bilbao Museoko Entzungelan.

Azkenik, Karole Vail, Solomon R. Guggenheim Museum-en arte arduradun albokoak Hilla Rebay- ren inguruan hitz egingo du honek artista, bildumagile eta zuzendari gisa izan zuen garrantzia azalduz; horrez gain, Solomon R. Guggenheim Museum-en jatorrian sakonduko du.

Hitzaldien ostean, publikoak hizlariekin solasean aritzeko aukera izango du.

 

HITZALDIAK:

2009ko azaroak 23
Peggy Guggenheim-en bildumaren historia. Hizlaria: Philip Rylands. Ordua: 19:00

2009ko abenduak 22
Guggenheim Bildumak. Hizlaria: Richard Amstrong. Ordua: 20:00

2010eko otsailak 18
Artista, bildumagilea, zuzendaria: Hilla Rebay eta Solomon R. Guggenheim Museum-en jatorria. Hizlaria: Karole Vail. Ordua: 19:00

Non: Guggenheim Bilbao Museoko Entzungelan
Sarrerak: Doako jarduera. Sarrerak Museoaren Lagunen leihatilan har ditzakezue. Aldibereko interpretazioa (ingelesa-gaztelania).

Bilbon, 2009ko azaroaren 20an

Eman izena Guggenheim Bilbao Museoaren prentsa eremuan Museoaren inguruko informazio
guztia jaso nahi baduzu. www.guggenheim-bilbao.eus

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.