gandean Guggenheim Marrazten jarduera ere egingo da New Yorken, Venezian eta Bilbon aldi berean
Datorren asteburuan, urriak 26 eta 27, Guggenheim Bilbao Museoak bere hogeitabigarren urteurrena ospatuko du ateak doan zabalduta. Igandean, gainera, parte-hartzaileek Guggenheim Museoaren arkitekturan gustukoen duten zatia irudikatzeko antolatzen den nazioarteko marrazketa topaketaren hirugarren edizioa egingo da. Topaketa hori Guggenheim Museoak egoitzak dituen hiru hirietan gauzatzen da era batera, Venezian, New Yorken eta Bilbon, alegia, eta adin guztietako jendeak parte hartu dezake bertan, marrazten jakin zein ez. Arkatzak eta papera informazio-mahaian izango dituzte eskuragarri partaideek.
Asteburu honetan Museora hurbiltzen direnek erakusketa ezin erakargarriagoez gozatu ahal izango dute ordaindu gabe. Urri hasieran Thomas Struth argazki-erakusketa aurkeztu zen; artista alemaniarraren bost hamarkadatako lana biltzen duen erakusketa hori bigarren solairuan dago ikusgai. Bertaratuek 60 artelanetik gora biltzen dituen berriki inauguratutako Soto. Laugarren dimentsioa atzera begirakoa ere bisitatu ahal izango dute 105. aretoan, baita ostiralean, hilak 25, irekiko den Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroixetik Beckmannera ere, Iberdolaren laguntzaz antolatua. Aldi baterako hiru erakusketak zabaldu ondoren bakarra geratuko da jendaurrean aurkezteke: Jesse Jones-en Dar-dar, urriaren 31n irekiko dena. Eta, nola ez, aukera bikaina izango da Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako Maisulanak aurkezpena berriz bisitatzeko.