Bihartik aurrera, uztailak 1, Guggenheim Bilbao Museoak ordutegia zabaltzen du eta astelehenetik igandera goizeko 11etatik arratsaldeko 19ak arte etorri ahal izango dira bisitariak.
Gainera, 2020. urteko udako haurrentzako tailerrak ere abiarazten ditu BBKren laguntzaz. Tailerrak uztailaren 6tik 24ra artean egingo dira goizen eta gehienez 14 haur egongo dira talde bakoitzean eta segurtasun-protokolo guztiak beteko dira.
Bost egunez, parte-hartzaileek arte modernoa eta garaikidea ezagutuko dituzte askotariko esperientzia sortzaileen bidez eta hainbat diziplinatako artisten laguntzarekin.
Astero, tailerrak aldatu egiten dira. Gainera, goizero hainbat proposamen egiten dira, eta taldekideek bat aukeratu ahal izango dute. Badago tokia inprobisatzeko, esploratzeko, ikertzeko, esperimentatzeko baita akatsak egiteko ere. Jarduerak modu irekian diseinatu dira, haur bakoitzaren gaitasun, erritmo eta interesetara ahalik eta gehien egokitzeko.
Ekimen horren harira, Richard Artschwagerren, Olafur Eliassonen eta Lygia Clarken margolanak bisitatuko dira, baita Bilduma Iraunkorreko egileenak ere. Saioak Museoko eremu zabaletan izango dira, eta, eguraldiak lagunduz gero, baita eraikinaren inguruetan ere.
Adinak:
3-11 urte (2008. eta 2016. urte artean jaiotakoak), bi taldetan banatuta: 3–5 urtekoak eta 6–11 urtekoak
Datak:
Uztailak 6–10 [euskara+ ingelesa]: 2 talde
Uztailak 13–17 [gaztelania + ingelesa]: 2 talde
Uztailak 20–24ra [gaztelania + ingelesa]: 2 talde
Eguneko dinamika:
10:00-10:30: Gaurko obrarako bisitaldia
10:30-11:00: Artista batek aurkeztutako proposamen sortzailea
11:00-12:00: Askatasunez sortzeko denbora
12:00-12:15: Topaketa eta partekatzea
12:15-13:00: Storytelling-arekin, gorputz-adierazpenarekin eta antzezpenarekin erlazionatutako jarduera
Irakasleak (artistak):
Miren Arenzana, Zaloa Ipiña, Nerea Lekuona, Rakel Rodríquez eta Cataplina Encuentada
Gehienez:
14 haur taldeko
Informazioa eta erreserbak hemen