Bihar, irailak 29, ostirala, 10:00etan Guggenheim Bilbao Museoak Juan Pérez Agirregoikoak sortutako ekitaldi artistikoa aurkeztuko du. Nazioartean oihartzun handia duten artista euskaldunen artean dago, eta bere performancean Museoaren 500 Lagunetik gora izango dira parte hartzen.
Ekintza artistiko horrek musika, filosofia eta aldarrikapena batuko ditu, ironiaren eta humorearen eskutik, eta urriak 1ean, igandean, izango da Museoaren Atrioan. Ekitaldi honen bitartez, Guggenheim Bilbao Museoak XX. Urteurrena ospatuko du bere Lagunekin.
HEDABIDEENTZAKO AGENDA
Irailak 29
10:00etan: Hedabideekin gosaria
Lekua: Bar Guggenheim Bilbao
Bertan izango dira: Juan Pérez Agirregoikoa, artista; Juan Ignacio Vidarte, Guggenheim Bilbao Museoaren Zuzendari Nagusia, eta Petra Joos, Museoko arte arduraduna.