Emanaldiaren ondoren, zuzendari Manuel Iborrarekin mahai-ingurua izango da
Martxoaren 3an, ostiralarekin, Cadizeko kaleko inauteriak izango dira Guggenheim Bilbao Museoan: La fiesta de los locos film luzea emango da, Manuel Iborra zinemagileak zuzendutakoa eta Antonio Resines-ek eta Producciones Clandestinas-ek ekoitzitakoa. 2016ko Cadizeko inauterietan filmatu zuten dokumentala, eta Nazioarteko Interes Turistikoa duen jai ospetsu horren historiaren eta tradizioen berri emango digu.
Emanaldiaren ondoren, zinemagilearekin solas egiteko eta pelikularen nondik norakoak eztabaidatzeko aukera izango dute bertaratu direnek. Iborraren lehen dokumentala da La fiesta de los locos —besteak beste, Orquesta Club Virginia eta The Leftlovers filmak zuzendu ditu—. Cadizen zegoen kaleko inauteriak harrapatu zuenean: “callejeras” izeneko taldeak Andaluziako hiri horretako kaleetan zehar ibiltzen dira 10 egunez, kopla asmotsu eta politikoak abesten.
Data eta ordua: martxoak 3, 18:00etan
Lekua: Museoko Entzungela
Sarrerak: doakoak; aurretik eskuragarri txarteldegian zein webgunean