Prentsa oharra

Guggenheim Bilbao Museoak igande honetan hartuko du Berlingo Filarmonikoaren kontzertuaren emanaldia, Bilboko Elkarte Filarmonikoaren laguntzaz

Berlingo Orkestra Filarmonikoaren Digital Concert Hall-en programazioak azken orduan jasandako aldaketa batengatik, Guggenheim Bilbao Museoak larunbatean ordez igande honetan emango du zuzenean Berlingo Filarmonikoaren kontzertua Zubin Mehtaren zuzendaritzapean, arratseko 20:00etan.

Ekaina bitarte Guggenheim Bilbao Museoak hartuko dituen bost emankizunetako bat da hau, eta Bilboko Elkarte Filarmonikoaren eta Berlingo Orkestra Filarmonikoaren Digital Concert Hallen laguntzaz antolatu da. Igande honetan, orkestra berlindarrak Edwar Elgar konpositore ingelesaren eta Piotr Txaikosvski errusiarraren lanak joko ditu, Zubin Mehta entzutetsuaren zuzendaritzapean eta Pinchas Zukerman biolinista bertan dela.

Bilboko Elkarte Filarmonikoak TopARTE programan parte hartzen du; proiektu horren bitartez, Museoak bere ateak zabaltzen dizkie Euskadiko erakunde artistiko eta kulturalen jarduerei. Programaren helburua Guggenheim Bilbao Museoak bere ingurune hurbilarekin duen harremana estutzea da, erakundearen XX: Urteurrenean.

AGENDA

Igandea, martxoak 12, 20:00
Elgar eta Txaikovski, Zubin Mehta eta Pinchas Zukermanekin

Osteguna, martxoak 23, 20:00
Kirill Petrenko-k Mozart eta Txaikovskiren zuzenduko ditu

Larunbata, apirilak 29, 19:00 [sarrerak martxoak 28an eskuragarri]
Mariss Jansons-ek Sibelius, Mozart eta Bartók zuzenduko ditu

Larunbata, maiatzak 6, 19:00
Simon Rattle-k Bruckner-en Zortzigarren Sinfonia zuzenduko du

Larunbata, ekainak 17, 19:00
Yannick Nézet-Séguin eta Joyce DiDonato

Lekua: Museoko Entzungela.

Doako sarrerak: ezinbestekoa da sarrerak aurretiaz hartzea, txarteldegian edo webgunean.

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.