Frank Gehry-ren eraikinaren gainean egingo den Reflections mapping-ikuskizun handiak keinu egingo die Museoaren Bildumako lan enblematikoei
Urriaren 11tik eta 14a bitartean, Frank Gehryk diseinaturiko Guggenheim Bilbao Museoaren kanpoaldeko azal distiratsua zentzumen-esperientzia original bilakatuko da Reflections ikuskizunean. 59 Productions etxeak burutuko du proiekzio ikusgarria, Museoak bere XX. Urteurrena hiriko biztanleekin batera ospatzeko sortua.
20 minutuko iraupena izango ditu ikuskizunak, eta musika, argia eta irudiak uztartzen ditu; Bilboko Udaletxearen, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Iberdrolaren babesarekin, Reflections lau gautan emango da saio jarraituetan, eta, Museoaren XX. Urteurreneko ospakizunen artean garrantzitsuenetakoa izanik, 200.000 ikusle baino gehiago erakarriko dituela espero da.
Museoaren eraikina inguratzen duten artelan garrantzitsuenetako batzuk ere eraldaketaren parte izango dira. Metala islatzailea izango da eta esfera-formak izango ditu, Anish Kappor-en Zuhaitz garaia eta begia lanean bezala; Louise Bourgeois-en Ama armiarma erraldoiak bere itzal luzea labainduko du eraikinean zehar; eta, Jeff Koons-en Puppy koloretsuak, Museoko azalean irekiko diren loreak barreiatuko ditu.
Honakoa adierazi du Jeff Koons artistak: “Nire ustetan, Reflections ikuskizunak errotik eraldatuko du Guggenheim Bilbao Museoaren eraikin ikonikoa, ehunka testura, kolore eta istorioren bitartez. Gustuko dut nire lana Museo osoa estaltzen ikustea. Bata bestearenganako omenaldi baten parekoa da”.
Azken belaunaldiko teknologia erabilita, Reflections ikuskizunak iparraldeari begira dauden Museoaren fatxadak eraldatu eta mihise bilakatuko ditu; horien gainean Bilboko kultura-eraldaketaren bi hamarkadak ospatzeko bereziki sortutako animazioak ikusiko dira. Publikoa eraikinaren jaiotzaren testigu izango da, jada ikonikoa den Gehryren esku hutsezko zirriborroak irudikatua, eta ezinezko kurben kalkulu-prozesua ikusi ahal izango du, (orduan) berritzailea zen eta industria aeronautikoan erabiltzen zen Catia informatika-programak garatutako titaniozko azalaren bariazioekin batera.
Editoreentzako oharra
Reflections. Guggenheim Bilbao Museoaren XX. Urteurrenaren ospakizuna
Datak: 2017ko urriak 11, 12, 13 eta 14
Ordutegia: 20:30–23:00
Iraupena: 20 minutu inguru
Doako sarrera
Informazio gehiago nahi izanez gero, begiratu mesedez atxikita bidaltzen dizuegun prentsa oharra.
BIDEO irudiak ere eskuragarri dituzue.