Prentsa oharra

Guggenheim Bilbao Museoak eta Gransan raperoak P.U.P.P.Y. kanta aurkeztu dute, lore-eskultura biziberritzea xede duen crowdfunding kanpainaren baitan

Guggenheim Bilbao Museoak P.U.P.P.Y. aurkeztu du, Gransan MC bilbotarrak sortu eta abestutako rap-kanta, Jeff Koonsen lan ospetsua biziberritu ahal izateko abian dagoen crowdfunding kanpainaren baitan egina. Museoaren ingurumarian grabatutako abesti berriak ‘ahotsa eman dio’ Puppyri Gransanen ikuspegi eta musika-estiloaren bidez. Kantak aipu eta keinu ugari egiten dizkio rap-munduari, eta dohaintza egiteko deia egiten die herritarrei.

Ekaina amaieran abian jarritako mikromezenasgo-kanpainaren xedea da Museoaren eta Bilboren ikur nagusienetakoa dugun 12 metroko Puppy lore-eskultura biziberritu ahal izateko behar diren funtsak biltzea. Puppyren altzairuzko eskeletoa, ureztatze-sistema eta loreak elikatzen dituzten barrualdeko geruza ezberdinak biziberritu ahal izateko 100.000 euro behar dira eta, orain arte, 28.000 bildu dira. Prebentziorako esku-hartze horren helburua etorkizunean obra baldintza bikainetan mantentzen jarraitzea da, baina, era bereran, ureztatzerako egunero erabiltzen den ur-bolumena murriztea eta mantentze-lanak iraunkorrago bihurtzea ahalbidetuko du.

P.U.P.P.Y  RAP-AREN BIDEOA

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.