Prentsa oharra

Guggenheim Bilbao Museoak eta Bizkaiko Foru Aldundiak azaroaren 5 arte luzatu dute bizkaitarrek Museorako gonbidapena baliatzeko epemuga

72.673 bizkaitarrek erabili dute jada Bizkaiko Foru Aldundiak postaz bidalitako gonbidapena. Bizkaian erroldatutako adin nagusiko pertsona orok jaso du, eta horrekin Guggenheim Bilbao Museoa doan bisitatzeko aukera izan du urrian, Museoak XX. Urteurrena ospatu duen hilabetean.

Azken asteotan etorritako bizkaitar kopuru handia ikusita, eta oraindik etorri ez direnen bisitaldia errazte aldera, Aldundiak eta Museoak erabaki dute epealdia luzatzea datorren igandea azaroak 5 arte.

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.