Prentsa oharra

Guggenheim Bilbao Museoak eta bertoko sortzaileek Urte eroak, 1920ko hamarkada erakusketaren inguruan antolatutako jarduerak aurkeztu dituzte

Ekainaren 3, 10 eta 17an eta uztailaren 1ean erakusketako aretoetan

Guggenheim Bilbao Museoak eta bertoko sortzaileek Urte eroak, 1920ko hamarkada erakusketaren inguruan antolatutako jarduerak aurkeztu dituzte

Guggenheim Bilbao Museoak jarduera performatiboen programa bat aurkeztu du bertoko arte eszenikoen arloko sortzaileekin lankidetzan. Azken horiek, hainbat ikuspegiren bidez eta gaur egungo ikuskeratik abiatuta, BBK-k babestutako Urte eroak, 1920ko hamarkada erakustaldirako zenbait obra berrinterpretatu dituzte. Erakusketarako propio sortutako ekoizpen horiek aretoetan antzeztuko dira, une horretan Museoan dauden bisitarien aurrean.

Programan parte hartuko duten sortzaileak honakoak dira: Raúl Cancelo (antzerki zuzendaria), Lucía Fernández Astigarraga (aktorea), Alex Gerediaga (antzerki eta zinema zuzendaria) eta María Goiricelaya (antzerki zuzendaria).

Egitaraua
Ekainak 3:        Alex Gerediaga
Ekainak 10:      Maria Goiricelaya
Ekainak 17:      Raúl Cancelo
Uztailak 1:        Lucía F. Astigarraga
*Baliteke egitarauan aldaketak izatea

Ekainak 3
Alex Gerediaga: Objektuek sentimenduek baino gehiago irauten dute
Alex Gerediaga eta Txubio Fernández de Jáuregui performerren ekintza da, lehenengoaren zuzendaritza artistikopean egina. Narratzaile baten off ahotsa entzun ondoren, antzezleek fikziozko iraganaz hitz egingo dute orainaldian, André Bretonen gaiak bere testuekin nahastuz. Performancea 209. aretoan egingo da, Irrika izenekoan.

Ordua: 18:00
Iraupena, gutxi gorabehera: 30 minutu

Ekainak 10
María Goiricelaya: Charlestonetik reggaetoira. Reggaetoia feminista izango da edo ez da izango
Maria Goiricelaya zuzendari eta antzerkigileak, urte haietako bizitzeko grina jaso, eta gonbidapena luzatuko dio publikoari Irrika izeneko 209. aretoan egingo den esperientzia partekatuan parte hartzeko. Emakumeen matxinada hogeiko hamarkadan hasi bazen ere, "flapper-en" eskutik hasi ere, eta  emakumeen sexu-askapenerako urratsak eman baziren ere, gaur egun, emakumeak kosifikatzen jarraitzen du munduari bira eman dion reggaetoiak, eta zur eta lur uzten ditu horrek asko eta asko. Atzoko charlestona gaurko reggaetoia izan dadila! premisa hartuta, Goricelayak dantzaren bitartez denboran bidaiatzera gonbidatuko du publikoa.

Tailerra Helena Golabek emango du, Ipar Euskal Herrian bizi den dantzari poloniarrak. Helena charleston eta swing estiloetan aditua da, besteak beste. 
Ordua: 18:00 eta 18:30Gutxi gorabeherako iraupena: 20 minutuParte hartu ahal izateko izena eman beharko da, eta gehienez 6 pertsona onartuko dira talde bakoitzeko.

Ekainak 17
Raul Cancelo: Maskaren atzean
Urte eroak, 1920ko hamarkada erakusketan ageri diren pertsonaietan oinarritutako maskaren atzean ezkutatuta, Raúl Cancelok gidatutako performer talde batek erakusketa bisitatuko du, eta Guggenheim Bilbao Museoaren kanpoaldean hasiko da ibilbidea. Hala, arratsalde horretan erakusketa ikusten ari direnek ustekabeko bisitarien konpainia izango dute iragana eta oraina uztarten dituen ekintzari esker.

Ordua: 18:00
Iraupena, gutxi gorabehera: 30 minutu

Uztailak 1
Lucia Astigarraga: Frivolité
Lucía Astigarragak koordinatutako ekintza honen helburua 1920ko hamarkada oinarri duen karakterizazio eszenikoa sortzeko prozesua erakustea da. Bi performerrek antzeztua da Urte eroak, 1920ko hamarkada erakusketako 209. aretoan, eta garai hartako kanonen araberako ile-mozketetak eta orrazkerak hartzen ditu inspirazio-iturri, esate baterako bob eta garçonne erakoak.

Ordua: 18:00
Gutxi gorabeherako iraupena: 60 minutu

 

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.