Apirilaren 10etik maiatzaren 7ra, Guggenheim Bilbao Museoak Eginberri proiektua irabazi duten lanak aurkeztuko ditu. Ekimena 35 urte baina gutxiago dituzten EAEko artistei zuzenduta dago, eta aurreko abenduan jarri zuen martxan Museoak, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta BBKren laguntzaz.
Normalean Richard Serraren Denboraren materia instalazio erraldoiaren inguruko eduki didaktikoak hartzen dituen guneak hainbat artisten sorkuntzei egingo die leku oraingoan: Xare Álvarez Berakoetxea, María Benito Píriz, Patrik Grijalvo, Izaro Ieregi, Zaloa Ipiña eta Karlos Martínez B. gazteen proposamenak aurkeztutako 62 lanen artean hautatuak izan dira; Bizkaitik 44 lan iritsi dira, Gipuzkoatik 11 eta Arabatik 7. Obra horiek ondo baino hobeto irudikatzen dute “lainoa”, gaur egun pintura, eskultura, instalazioa edo argazkigintza bezalako diziplina anitzak artikulatu eta elkarrekin nahasten diren topalekua. Lucía Agirre, Guggenheim Bilbao Museoko arte arduraduna, izan da proiektuaren koordinatzailea.
Eginberrin hautatutako lanek gizarte-elkarrizketan sakontzen duen proiektu-multzo berri bat osatzen dute. Artelan horiek Museoaren espazio publikoan esku hartzen dute, ikusleak haien egunerokotasunaren parean kokatu, eta hausnartzeko eta haien mugez harago joateko gonbita egiten dute. Hona hemen irabazi duten lanen gaineko hainbat zertzelada.