Prentsa oharra

Guggenheim Bilbao Museoak datozen egunetan ospatuko ditu XX. Urteurreneko ekitaldi nagusiak, Reflections delarik izarra

Museoak satelite bidez emango du Chasmata, eta HD streaming bidez emango ditu Chasmata, Reflections eta Pedro Duque astronautak ikasleekin egingo duen topaketa

Chasmata doako ekitaldia da, eta inoiz ikusi gabeko moduan batuko ditu musika eta kosmosa. Europako Espazio Agentziaren eta BBKren lankidetzarekin antolatutako emanaldi honetan, ikus-entzuleek espaziora bidaiatu ahalko dute, Marte planetaren irudien bidartez eta Pedro Duque astronautaren eskutik. Gainera, bertaratzen direnek aukera izango dute kontzertu paregabe horretan erabat murgiltzeko; 120 saxofoi-jotzailek osatutako taldea altuera desberdinetan banatuta egongo da, eta gailu elektronikoekin batera joko dute.
Oharra: Chasmatarako sarrerak agortuta

Aurreko ekitaldiaren harira, eta Museo baten eta espazio agentzia baten arteko lankidetza aurrendariaren aitzakian, Pedro Duque astronautak solasaldi lasaia izango du Bizkaiko batxilergoko ikasleekin. Bertan, berak betetako espazio-misioetan izan duen esperientzia partekatuko du, eta zientzia eta espazioan interesa duten gazteei aholkuei emango dizkie, haien galderei erantzunez.
Oharra: Solasaldiarako sarrerak agortuta daude. Ikasleak notario aurrean egindako zozketan hautatu dira.

Reflections Frank Gehry-ren eraikinaren gainean gauzatuko den mapping ikuskizun handia da; doakoa eta irekia izango da, eta Bilboko Udaletxearen, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Iberdrolaren laguntza jaso du. Lau gautan zehar, gauero 7 emanaldirekin, Museoa zentzumen-esperientzia ahaztezin bilakatuko da: musika, argia eta irudiak baliatuko ditu horretarako, eta orotara 200.000 ikusle bilduko dituela espero da. 59 Productions etxearen ekoizpena.
Oharra: ekitaldi irekia. Sarrera doan; ez dago tokia erreserbatzeko aukerarik.

HEDABIDEENTZAKO AGENDA

CHASMATA urriak 9, 20:00

  • Lekua: Guggenheim Bilbao Museoko Atrioa
  • Ikuskizunaren ordua: 20:30–22:00
  • Ikuskizunaren berri eman nahi duten hedabideentzako deialdia: 20:00etan Museoko Atondoan.
  • Zuzeneko konexioa satelite bidez: koordenatu hauetan:

 

Ordutegia:  20:20 – 22:00 HLE

HISPASAT 1D (30º W)
XP 82
P26
DVB-S2

Frecuencia de bajada: 11589V
SR 9.600
FEC ¾

  • HD streaming bidezko konexioa esteka honetan:

https://youtu.be/bACHXWfe1A0

TOPAKETA PEDRO DUQUEREKIN urriak 10, 11:30

  • Lekua: Guggenheim Bilbao Museoko Entzungela
  • Hitzaldiaren ordua: 11:30
  • HD streaming bidezko konexioa ahal bada, Chrome eta Firefox nabigatzaileekin
    esteka honetan:

https://youtu.be/I-SJdBghHVw

REFLECTIONS urriak 11, 20:30

  • Lekua: Unibertsitate etorbidea, Museoaren parean
  • Ordua: 20 minutuko 7 emanaldi, 20:30etan hasita
  • Hedabideentzako deialdia: urriak 11, 19:30–20:00, lehen emanaldirako.
    Urriak 11n
    bi gune gordeko ditugu hedabideentzako: proiekzioaren dorre zentrala, grafikoentzako (Unibertsitate etorb., 5) eta Salbeko Zubiko eskailerak (Unibertsitate etorb., 1) kazetarientzako. Interesdunak bi toki horietara hurbildu ahalko dira, 19:30etik 20:00etara.
  • HD streaming bidezko konexioa esteka honetan:

https://youtu.be/0KJZotQEJxs

 

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.