Prentsa oharra

Guggenheim Bilbao Museoak BBK Jazz Guggenheim Gauak emanaldiekin ospatuko du Aste Nagusia

2018ko Aste Nagusiak jazzaren zaleak bilduko ditu beste behin ere BBK Jazz Guggenheim Gauak festibalean. Abuztuaren 21etik 24ra, Museoko Atrioak estatuko nahiz nazioarteko musikari garaikideen emanaldiak hartuko ditu; gainera, publikoak aukera izango du erakusketak bisitatu, eta gauez kopa bat hartzeko, 23:15etik 2:00etara.

BBK Jazz Guggenheim Gauak abuztuak 21ean hasiko da, asteartearekin, Europako kontrabaxu-jotzaile onenetako baten eskutik: hain zuzen ere, Javier Colina bere taldearekin arituko da. Abuztuak 22an, asteazkenarekin, Uffe Markussen laukote danimarkarraren txanda izango da. Abuztuak 23an, ostegunarekin, Mouhannad Nasser eta Albert Sanz musikarien taldeak laute siriarra, pianoa, kontrabaxua eta perkusioa fusionatuko dituzte, Mediterraníes diskoaren aurkezpenean. Azkenik, abuztuak 24an, ostegunarekin, Marco Mezquida jazz-pianojole eta konpositore moldaerrazak Maurice Ravel-en bidaia imajinario musikala eskainiko die bertaratutakoei, bere taldearekin batera.

BBK Jazz Guggenheim Gauak festibaleko publikoak aukera izango du, halaber, Museoaren programazio artistiko erakargarriaz gauez gozatzeko; honako erakusketak topatuko dituzte: Joana Vasconcelos. Zure ispilua naiz, Chagall. Urte erabakigarriak, 1911–1919, Artea eta Txina 1989 ondoren: Munduaren antzerkia eta Javier Téllez: Itzal-antzerkia. Data horietan, gainera, aukera izango da Arte ikasbide erakusketa bisitatzeko, hau da, EAEko ikastetxeetako ikasleek egindako artelanen hautaketa.

Programa: BBK Jazz Guggenheim Gauak 2018 (23:15–2:00)

21 asteartea

JAVIER COLINA CUARTETO

Ariel Bringuez                       saxofoi tenor eta sopranoa

Pablo Gutierrez                    pianoa

Dani García                          bateria

Javier Colina                        kontrabaxua

22 asteazkena

UFFE MARKUSSEN QUARTET

Uffe Markussen                   saxofoi tenor eta sopranoa

Joaquín Chacón                  gitarra

Dani García                         bateria

Victor Merlo                         baxua

23 osteguna

MOUHANNAD NASSER & ALBERT SANZ: Mediterraníes

Mouhannad Nasser             lautea eta ahotsa

Albert Sanz                          pianoa

Masa Kamaguchi                 kontrabaxua

Sergio Martínez                    perkusioa

24 ostirala

MARCO MEZQUIDA: Los sueños de Ravel

Marco Mezquida                 pianoa

Martín Meléndez                 biolontxeloa

David Xirgu                          bateria

Sarreren prezioa: 16€ publiko orokorra / 8,5€ Museoaren Lagunak, Kide Korporatiboak eta egun horretako bisitariak.

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.