Art & Music zuzeneko musika-programaren barruan 2023an izango diren kontzertuak aurkeztu ditu Museoak. Programa honek arrakasta handiko hasiera izan zuen Museoaren 25. urteurrenean, azaroan eta abenduan Mastodonte eta Niño de Elche & Raül Refree musikariek eskainitako emanaldiekin, hurrenez hurren. Museoko Atrioan izan ziren ekimeneko lehenengo bi kontzertuak eta, oraingoan, abangoardiako proposamenak ekarriko ditu Museoaren arkitekturaren eta bertako erakusketen testuinguruan.
Mikel Erentxunek emango dio hasiera aurtengo programari; urtarrilaren 27an, larunbata, bere abesti mitikoenak eskaintzeko. Otsailaren 17an Travis Birds izango dugu; martxoaren 3an Rodrigo Cuevas, apirilaren 14an Rocío Márquez, eta maiatzaren 19an, zikloari azkena emateko, Elvis Perking.
Art & Music programaren baitan, kontzertuetara datozenek erakusketak talde txikietan bisitatzeko aukera dute 20:30etik aurrera, emanaldiak 22:00etan hasi aurretik, eta taberna-zerbitzua ere badute eskuragarri Museoko Atrioan bertan, edari eta pintxoz hornituta (jan-edanak ez daude sarreraren prezioan sartuta).
Sarreraren prezioa 35 eurokoa da Museoaren Lagunentzat, eta 40 eurokoa publiko orokorrarentzat. Sarrerak Museoaren webgunean erreserbatzen dira, jardueren atalean.
ART & MUSIC 2023 programa hemen eskuragarri