Prentsa oharra

Guggenheim Bilbao Museoak abian jarri du bere 25. urteurrenaren ospakizuna

  • urte osoan zehar izango duen jardueraren bitartez ospatuko du Museoak bere urteurrena
  • “Artea etorkizunerako inspirazio” kontzeptua da nagusi ospakizunean
  • Museoaren Bildumak leku nabarmena du programazioan

2022ko urrian 25 urte beteko dira Guggenheim Bilbao Museoa inauguratu zenetik. Gertaera hura pizgarri handia izan zen hiriko eta inguruneko kultura-, ekonomia-, gizarte- eta arte-arloetan, eta denboran zehar mantendu diren arrakasta eta oihartzuna izan zuen nazioartean.

Igarotako urteen aldean oso bestelakoa den testuinguru batean, eta pandemia dela-eta egin behar izan den hausnarketaren ondoren, Museoak ilusioz eta baikortasun errealista batetik heltzen die etorkizuneko erronkei. Osasun krisiak berekin ekarritako ziurgabetasunak eta mugek akuilu gisa balio izan dute moldakortasunak, proaktibitateak eta teknologien erabilerak ematen dituzten aukera berriak aprobetxatzeko, era horretan artea hedatzen eta inspirazioa lortzen jarraitzeko, eta lurraldeko elementu traktoreetako bat izaten jarraitzeko. Duela mende laurden garaiko krisi ekonomiko larriaren testuinguruan gertatu zen bezala, Museoak argi ikusi du konfiantza ematea eta ingurunea suspertzen laguntzea direla bere xede behinenetako batzuk.

Alde horretatik, Museoak bere urteurrenean nagusi izango de lema aurkeztu du: “Artea etorkizunerako inspirazio”. Urte honetan zehar erabiliko duen bere logotipoaren edizio berezi bat ere aurkeztu du, non Guggenheim markaren G letra bereizgarriak engranaje gisa mugitzen diren 25 zenbakia osatzeko.

Deskargatu PRENTSARAKO TXOSTENA

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.