Guggenheim Bilbao Museoa datorren abenduaren 5ean, astelehenean, Konstituzio Egunaren bezperan, zabalik egongo da, jai egun hauetan Museora bisitari ugari hurbiltzen baitira.
Egun hauetan Bilbora datozenek orain gutxi irekitako Hermann eta Margrit Rupf Bilduma aldi baterako erakusketaz gozatzeko aukera izango dute. Halaber, Francis Bacon: Picassotik Velázquezera erakusketa arrakastatsua, Sam Taylor-Johnsonen Hasperena bideoinstalazioa eta Albert Oehlen: Irudiaren atzean ikusi ahal izango dituzte, bai eta Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak ere hirugarren solairuan.
Bilbon, 2016ko abenduaren 1ean