Guggenheim Bilbao Museoa abenduaren 26an eta urtarrilaren 2an, biak astelehen, zabalik egongo da, jai egun hauetan Museora bisitari ugari hurbiltzen baitira.
Egun hauetan Bilbora datozenak urtarrilaren 8an itxiko den Francis Bacon: Picassotik Velázquezera, Hermann eta Margrit Rupf Bilduma eta Albert Oehlen: Irudiaren atzean erakusketez gozatzeko aukera izango dute. Era berean, zabaldu berria den Fiona Tan-en Ekialdeari begira, galduta (Disorient, 2009) bideoinztalazioa ikusi ahal izango dute Film & Video aretoan.
Bestalde, BBKren babesari esker, bertara datozen familiek, Gabonetako jardueretan parte hartzeko aukera izango dute.
Informazio gehiago www.guggenheim-bilbao.eus webgunean eskuragarri dago