Prentsa oharra

"Guggenheim Bilbao Horma" lehen proiektua

EDUARDO HURTADO ARTISTAREN WANDERVÖGEL, “GUGGENHEIM BILBAO HORMA” LEHIAKETAREN LEHEN PROIEKTUA, AURKEZTU DU GUGGENHEIM BILBAO MUSEOAK

Guggenheim Bilbao Museoko 103B aretoan ikusgai izango da martxoaren 27tik apirilaren 22ra BBK babestutako “Guggenheim Bilbao Horma” lehiaketa ondoren hautatutako lehen proiektua: Eduardo Hurtado (Valladolid, 1986) artistaren Wandervögel instalazioa. Lan horrek ardatz du Europako gazte elkarte bat eta memoria gordetzean eta kontatzean hausnartzen du.

Eduardo Hurtado 1913ko postal batetik abiatu da, eta inspirazio-iturri izan du historiako lehen ikasle mugimenduetako bat: Wandevögel taldea (migrazio hegaztiak), Berlingo aldirietan 1896an sortu zena. Arte-interbentzio honetan jatorrizko dokumentua (postala), taldearen memoria ikonografikoa eta azalpen testu bat daude. Egileak gazte talde horren ekimen bat, berritzailea eta iraultzailea, berreskuratu nahi du: mundua aldatzeko gitarrei soinu bizia ateratzea eta mendietan basatien moduan dantza egitea eta ibiltzea.

Eduardo Hurtado “Guggenheim Bilbao Leihaketa” irabazi duen bost artistetako bat da. 75 proposamen aurkeztu ziren eta martxoaren 12an epaimahaiak 5 aukeratu zituen. Ekimen honek helburu du EAEko artista gazteak 15. Urteurreneko ospakizunetara elkartzea. 2012an, bost irabazleek —Eduardo Hurtado, Álvaro Gil, Zuhar Iruretagoiena, Alain Urrutia eta Cristian Villavicencio/Irantzu Sanz— lanak ikusgai jarriko dituzte hile batez, bata bestearen ondoren, 20,6 x 5,9 metroko horma batean.

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.