Prentsa oharra

Grayson Perry artistari buruzko dokumentalaren proiekzioa eta horren inguruko solasaldia Let’s go to the movies saioan

Guggenheim Bilbao Museoak, bihar asteazkenean, apirilaren 26an, Let’s Go to the Movies jardueraren saio berria hartuko du. Ekimen hau British Council-ekin lankidetzan antolatzen da eta ingelesa modu erlaxatuan lantzea du helburu; hori dela eta, jatorrizko bertsioan, ingelesez, ematen dira bideoen, film laburren, animaziozko dokumentalen eta arte-dokumentalen zatiak.

Oraingo honetan,  Grayson Perry: Who are you? dokumentalaren zatiak gozatzeko aukera izango du bertaratutako publikoak.

Bideoen ondoren, British Councileko irakasleek gidatu eta sustatuko dute parte-hartzaileen arteko elkarrizketa animatua. Museoko Zero Espazio gunean izango da ekimen hau, 18:30etatik 19:45etara.

Sarrerak salgai daude Museoko txarteldegian. Doakoak izango dira Museoaren Lagunentzat zein British Councileko ikasleentzat; publiko orokorrarentzat 3€ izango dira.

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.