Bihar osteguna, arratsaldeko 20:30etan, Museoaren Atrioan izango da Gernikako bonbardaketaren 80. urteurrenaren oroitzapen-kontzertua. Bilboko Foru Aldundiak bultzatua Bilboko Koral Elkartearen lankidetzarekin. Grezia-Kanadako Christos Hatzis konpositorearen Everlasting Light obra musikala eta bakearen aldeko kantua Europan estreinatzeko aurkezpen-esparrua izango da kontzertua.
Kontzertu hau honako hauen lankidetzarekin antolaturiko kontzertuen zikloan dago: Guggenheim Bilbao Museoa, Sofia Erregina Arte Zentroaren Museo Nazionala (Madril) eta Gernikako Santa Maria Eliza.
Bizkaiko Foru Aldundiak Bilboko Koral Elkartearekin batera bultzatu du kontzertu-ziklo hau, eta ziklo horretan, Bilboko Koralaz gain, hiribilduko hiru koruak ere izango dira kantari: Gaudeamus Korala, Andra Mari Korala eta Seber Altube Korala.
Informazio gehiagorako, mesedez begiratu atxikita bialtzen dizuegun prentsa oharra.