Prentsa oharra

Frank Lloyd Wright erakusketaren azkeneko astea

Azken egunak Frank Lloyd Wright erakusketa Guggenheim Bilbao Museoan ikusteko

Hura ixteko egun gutxi falta direla, otsailaren 14an, jadanik 233.000 pertsonek bisitatu dute Frank Lloyd Wright erakusketa. 2009ko irailaren 22an ireki zen Iberdrolaren babesari esker. Publikoak harrera ona egin dio, baita kritikak ere.

Frank Lloyd Wright arkitekto estatubatuar horri Europan inoiz eskaini zaion erakusketarik zabalena da. Bertan ikusgai daude jatorrizko 200 marrazki, maketak, animazio digitalak eta beste hainbat euskarri, arkitekto ezagunak espazioaren kontzeptua nola aldatu zuen azaltzeko, hots, “barnetik kanpora” diseinatzen zuela azaltzeko.

Erakusketa hau itxi ondoren, Museoak datorren otsailaren 13an Robert Rauschenberg: Gluts erakusketa irekiko du eta otsailaren 16an Guggenheim Bilbao Bildumaren aukeraketak, Museoaren funtsei eskaintzen zitzaien lehena.

Bilbon, 2010eko otsailaren 8ean

Guggenheim Bilbao Museoaren inguruko informazio guztia eskuragarri dago hemen: www.guggenheim-bilbao.eus (prentsa-eremua).

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.