Azaroaren 3an, 4an, 5ean eta 6an Francis Bacon: From His Life to His Work film-zikloa hartuko du Guggenheim Bilbao Museoko Entzungelak. Francis Bacon artistaren lanekin lotura zuzena duten dokumentalak eta fikziozko filmak emango dira: batzuek Baconen bizitzaren berri emango digute, beste batzuk artistaren artelanetan aipatzen dira eta, azkenik, XX. mendearen bigarren erdialdeko Londres islatuko dute beste batzuk.
Ziklo hau Francis Bacon: Picassotik Velázquezera erakusketa dela eta antolatu da; ikusgai dago Museoko bigarren solairuan, 2017ko urtarrilaren 8 arte.
EGITARAUA
Azaroak 3, osteguna
18:30 Francis Bacon and the Brutality of Fact (2011)
Zuzendaria: Michael Blackwood. Iraupena: 58 min. Ingelesezko jatorrizko bertsioa, gaztelaniazko azpitituluekin.
Azaroak 4, ostirala
18:30 Andaluziako txakur bat (1929)
Zuzendaria: Luis Buñuel. Gidoilariak: Luis Buñuel eta Salvador Dalí. Antzezleak: Simone Mareuil, Pierre Batcheff. Zuri-beltzean, isila. DVD. Iraupena: 21 min.
19:00 Potemkin korazatua (1925)
Zuzendaria: Sergei Eisenstein. Ekoizlea: Goskino, Mosfilm. Zuri-beltzean, isila. Blu-ray. Iraupena: 75 min.
Azaroak 5, larunbata
18:30 London. The Modern Babylon (2012)
Zuzendaria: Julien Temple. Ekoizlea: BBC Films, British Film Institute. Zuri-beltzean eta koloretan. DVD. Iraupena: 127 min. Ingelesezko jatorrizko bertsioa. 15 urtetik gorakoak.
Azaroak 6, igandea
18:30 Love is the Devil: Study for a Portrait of Francis Bacon (1998).
Zuzendaria:John Maybury. Ekoizleak: BBC Films eta British Film Institute (BFI). DVD. Iraupena: 87 min. Ingelesezko jatorrizko bertsioa. 18 urtetik gorakoak.
Sarrerak: 2€ Lagunak eta 4€ publiko orokorra