Prentsa oharra

Eric and Mary Ross Ultimedia Concept azken performance esperimentala

Eric and Mary Ross Ultimedia Concept artista estatubatuarren azken performance esperimentala eskainiko da Guggenheim Bilbao Museoan

Datorren ostegunean, azaroaren 12an, Guggenheim Bilbao Museoak Boulevard d’Reconstructie (Op. 54) eskainiko du munduan lehen aldiz. Ekoizpen hau Eric Ross musikagileak eta Mary Ross bideo-artistak osatzen duten Ultimedia Concept talde estatubatuarraren azken lana da.

Performance esperimental honetan bideoak eta argazkiak pianoaren, gitarraren eta, batez ere, thereminaren (musika tresna elektronikoen artean lehenengoetako bat) musikarekin uztartzen dira. Musika zuzenean joko du Eric Ross-ek eta hainbat estilo nahastuko ditu: jazza, musika klasikoa eta seriala.

1977tik aurrera, Eric and Mary Ross Ultimedia Concept taldea multimedia kontzertu ugaritan aritu da, baita mundu osoko jazz jaialdi, museo eta arte-zentroetan ere.

18:30ean, performace-a hasi baino ordu eta erdi lehenago, sortze-prozesu bat eskainiko dute bi artistek. Bertan elkarrekin lanean eman dituzten hogeita hamar urte hauei buruz hitz egingo dute eta orain arte egin dituzten performance batzuen adibideak eskainiko dituzte. Horrez gain, bertaratzen direnek bideo-artearen sorreraren inguruan eta honek argazkigintzan eta teknologia berrietan izan duen eraginaren inguruan solas egin ahal izango dute artistekin.

Data: Azaroaren 12a, osteguna
Non: Guggenheim Bilbao Museoko Entzungelan
Ordua: 18:30ean Sortze-prozesua (iraupena: 55 min.); 20:00etan Kontzertua (iraupena: 60 min.)
Sarrerak: eskuragarri Museoko leihatiletan eta www.guggenheim-bilbao.eus webgunean Sortze-prozesua: 4€ Museoaren Lagunak, 6€ publiko orokorra; kontzertua: 6€ Museoaren Lagunak, 8€ publiko orokorra; bietarako txartela: 8€ Museoaren Lagunak, 12€ publiko orokorra.

OHARRA: Hedabideek sortze-prozesuaren eta kontzertuaren lehenengo 10 minutuetan izango dute denbora grabatzeko eta argazkiak ateratzeko.

Bilbon, 2009ko azaroaren 9an

 

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.