Prentsa oharra

El abrazo de Heróntidas antzezlana hartuko du Guggenheim Bilbao Museoak, hACERIA konpainiaren eskutik

Igandean, urtarrilaren 15ean, hACERIA konpainiak Museoko Entzungelan antzeztuko du El abrazo de Heróntidas greziar tragedia.

Richard Sahagún-ek idatzi eta zuzendu du eta Amaia Miranda-k musikaz hornitu du ikuskizuna. 2014an Sahagúnek ikerketa-laborategi bat abian ipini eta horren ondorioz hACERIA konpainia sortu zuten. Taldeak helburu du errepertorioko obrak ikuspegi berezi eta abangoardistaz jorratzea.

hACERIA konpainiak TopARTE proiektuan hartu du parte. Horren bidez Museoak EAEko kultur eta arte elkarteekin lankidetzak garatzen ditu, inguruko eragile horiekin harremanak estutzeko haren XX. Urteurrenean.

Data eta ordua: urtarrilak 15, 18:00.

Lekua: Museoko Entzungela

Gidoia eta zuzendaritza: Richard Sahagún

Musika: Amaia Miranda

Antzezleak: Ainhoa Duque, Elisa Tulián, Paule Barcenilla, Luis Hernández eta Chris Daez.

Sarrerak: txarteldegian eta webgunean; 9 € Museoaren Lagunak eta 15 € publiko orokorra.

Guggenheim Bilbao Museoaren inguruko informazio guztia www.guggenheim-bilbao.eus webgunean (prentsa-eremua) eskuragarri dago

×

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez.